1985
| Urteak: | 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 |
| Hamarkadak: | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
| Mendeak: | XIX.a • XX.a • XXI.a |
| Gregoriotar egutegia | 1985 MCMLXXXV |
| Ab urbe condita | 2738 |
| Armeniar egutegia | 1434 ԹՎ ՌՆԼԴ |
| Bahá'í egutegia | 141 – 142 |
| Bengaliar egutegia | 1392 |
| Berber egutegia | 2935 |
| Egutegi budista | 2529 |
| Myanmarko egutegia | 1347 |
| Bizantziar egutegia | 7493 – 7494 |
| Koptoen egutegia | 1701 – 1702 |
| Etiopiar egutegia | 1977 – 1978 |
| Hebrear egutegia | 5745 – 5746 |
| Egutegi hinduak | |
| - Bikram Samwat | 2041 – 2042 |
| - Shaka Samvat | 1907 – 1908 |
| - Kali Yuga | 5086 – 5087 |
| Holozeniar egutegia | 11985 |
| Iraniar egutegia | 1363 – 1364 |
| Islamiar egutegia | 1405 – 1406 |
| Japoniar egutegia | Shōwa 60 (昭和60年) |
| Korear egutegia | 4318 |
| Thailandiar eguzki egutegia | 2528 |
| Unix denbora | 473385600 – 504921599 |
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 19a - Iberiaren 610 hegaldiaren istripua: Hegazkin istripua Oiz mendian. Madriletik Bilbora zioan Boeing 727 batek Euskal Telebistaren antena baten aurka egin zuen talka eta sutan erori zen lurrera pinu baso bat zeharkatu ondoren. Hegazkineko 148 bidaiariak hil ziren. Antena kokatu berri zenez, eztabaida sortu zen erruduna nor zen jakiteko. Azkenean ikerketek pilotuaren errakuntza batek eragin zuela frogatu zen, kontroleko aginduei ez bait zion jaramonik egin.
- Ekainaren 13a - Hego Afrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu zituzten.
- Uztailaren 7a - Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek ihes egin ztuten Martuteneko espetxetik, Imanol kantariak bertan emandako kontzertuaren ondoren, taldeko bozgorailuetan ezkutatuz.
- Irailaren 2a - 1912an izozmendi batek hondoratutako "Titanic" transatlantiko ospetsua aurkitu zuten.
- Irailaren 19a – Richter eskalan 7.8 mailako lurrikarak Mexiko Hiria suntsitu zuen ia, 9.000 hildako eta 100.000 inguru etxegabe utziz.
- Irailaren 25a - Baionako "Monbar" taberna metrailatu zuten. Bertan zeuden Jose Mari Etxaniz Maiztegi "Potros", Iñaki Asteasuinzarra Pagla, Agustin Irazustabarrena Urruzola "Legra" eta Sabin Etxaide Ibarguren "Eskumotza" erailak, eta Jean Iriarte zauriturik.
- Azaroaren 13a - Nevado del Ruiz sumediak laba egotzi eta izozgune bat urtu zuen, luizi bat sortuz eta Armero herria (Kolonbia) estaliz, 23.000 hildako utziz.
- Azaroaren 26a - Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuen Donostian.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 24a - 1985eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mixel Aire “Xalbador II”k bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra 4. Korrika ospatu zen, Atharratze eta Iruñea artean.
- Kalabaza tripontzia filma Donostiako Zinemaldian estreinatutako.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 25a - HIESak lehen pertsona hil zuen Euskal Herrian.
- Uztailaren 10a – Frantziako inteligentzia agenteek Greenpeace erakundearen "Rainbow Warrior" ontzia hondoratu zuten Aucklandeko portuan, Zeelanda Berrian, Mururoako saio nuklearretan sar ez zitezen.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 28a - Belgikako Heyssel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluek 38 hildako eragin zituzten.
- Uztailaren 21a - Bernard Hinaultek Frantziako Tourra bostgarren aldiz irabazi zuen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Ane Mendizabal, euskal modeloa.
- Urtarrilaren 1a - Tiago Splitter, brasildar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 3a - Aritz Borda, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 15a - Bárbara González, nafar gimnasta erritmiko ohia eta modeloa.
- Urtarrilaren 16a - Pablo Zabaleta, euskal jatorriko argentinar futbolaria.
- Urtarrilaren 17a - Xumai Murua, lapurtar bertsolaria.
- Urtarrilaren 17a - Adriana Ugarte, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 20a - Oier San Miguel, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 20a - Pablo Urrizelki, nafar pilotari ohia, nekazaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 21a - Iulene Olabarria, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Urtarrilaren 23a - Doutzen Kroes, frisiar modelo eta aktorea.
- Urtarrilaren 28a - Michael Lorenzo-Vera, lapurtar golfaria.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 1a - Maialen Arrazola, gipuzkoar arraunlari eta entrenatzailea.
- Otsailaren 5a - Cristiano Ronaldo, portugaldar futbolaria.
- Otsailaren 10a - Mikel Olaetxea, gipuzkoar pilotaria.
- Otsailaren 10a - Lidia Valentín, espainiar pisu-jasotzailea.
- Otsailaren 17a - Ion Vélez, nafar futbolaria.
- Otsailaren 26a - Agin Laburu, gipuzkoar bertsolaria.
- Otsailaren 26a - Fernando Llorente, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 26a - Isaac Peraire, kataluniar soziologo eta politikaria.
- Otsailaren 27a - Roberto Santamaria, nafar futbolaria, atezaina.
- Otsailaren 28a - Jelena Janković, serbiar tenislaria.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Joseba Larratxe, Josevisky, gipuzkoar komikigilea.
- Martxoaren 15a - Javier Garrido, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 26a - Keira Knightley, ingeles aktorea.
- Martxoaren 29a - Fernando Amorebieta, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 31 - Dafne Fernández, espainiar aktorea eta dantzaria.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 4a - Nuria Zufia, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 13a - Carmen Carrera, estatubatuar modelo, telebistako pertsonaia, artista burlesko eta aktorea.
- Apirilaren 19a - Ángela del Pan, bizkaitar errugbilaria.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 2a - Lily Allen, ingeles abeslari, abestigile, aktore eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 4a - Eva Lin, filipinar jatorriko emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Maiatzaren 6a - Alfonso Valín, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 8a - Andoni Gago, bizkaitar boxeolaria.
- Maiatzaren 19a - Jon Kortajarena, bizkaitar modeloa.
- Maiatzaren 20a - Chris Froome, kenyar-britainiar txirrindularia.
- Maiatzaren 20a - Xabier Otiñano, bizkaitar futbolaria.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - David Lázaro, nafar futbolaria.
- Ekainaren 3a - Egoitz Sánchez, gipuzkoar aktorea.
- Ekainaren 4a - Lukas Podolski, alemaniar futbolaria.
- Ekainaren 4a - Leire Urbeltz, euskal ilustratzailea.
- Ekainaren 5a - Iker Arretxe, Arretxe II.a, nafar esku huskako pilotaria.
- Ekainaren 6a - Miren Artetxe, gipuzkoar bertsolaria.
- Ekainaren 11 - Aitor Ramos, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 19a - Ai Miyazato, japoniar golflaria.
- Ekainaren 21a - Lana Del Rey, estatubatuar abeslari, abestigile eta modeloa.
- Ekainaren 27a - Nico Rosberg, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- Ekainaren 27a - Hiroyuki Taniguchi, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 28a - Ataru Nakamura, japoniar pop abeslari, abesti idazle eta aktorea.
- Ekainaren 30a - Michael Phelps, estatubatuar igerilaria, munduko hainbat errekorren jabe.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 9a - Irantzu Castrillo, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 10a - Kaito Yamamoto, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 30a - Mia Isabella, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexual ohia.
- Uztailaren 31 - Iñaki Larralde, nafar pilotari ohia.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 9a - Anna Kendrick, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 17a - Yū Aoi, japoniar aktore eta modeloa.
- Abuztuaren 20a - Itsaso Arana, nafar aktorea.
- Abuztuaren 21a - Julia Robex, indonesiar emakumezko aktore transgeneroa.
- Abuztuaren 22a - Our Lady J, estatubatuar piano-jotzaile, telebistako gidoilari eta abesti-idazlea.
- Abuztuaren 30a - Aritz Aranburu, gipuzkoar surflaria.
- Abuztuaren 30a - Anna Uxenina, ukrainar xake jokalaria, emakumezkoen munduko xake txapelduna izandakoa.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Juanfran Torres, espainiar futbolaria.
- Irailaren 19a - Sheila Márquez, euskal modeloa.
- Irailaren 24a - Mikel Gonzalez, Gontxa, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 24a - Yohei Kajiyama, japoniar futbolaria.
- Irailaren 29a - Dani Pedrosa, kataluniar motoziklismoko pilotua.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Isis King, estatubatuar modelo, aktore eta moda-diseinatzailea.
- Urriaren 4a - Joseba Garmendia, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 8a - Bruno Mars, estatubatuar abeslari, musikagile, musika-ekoizle, aktore eta koreografoa.
- Urriaren 10a - Sheila Hernández, bizkaitar judoka paralinpikoa.
- Urriaren 11 - Michelle Trachtenberg, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 23a - Masiela Lusha, albaniar-estatubatuar aktore eta idazlea.
- Urriaren 24a - Wayne Rooney, ingeles futbolaria.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 10a - Wu Minxia, txinatar tranpolin-jauzilaria.
- Azaroaren 22a - Ava Leigh, emakumezko reggae abeslari ingelesa.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 2a - Alberto de la Bella, kataluniar futbolaria.
- Abenduaren 12a - Camille de Faucompret, lapurtar snowboardlaria.
- Abenduaren 22a - Edurne García, espainiar abeslari, modelo eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 26a - Beth Behrs, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 26a - Damir Markota, kroaziar saskibaloilaria.
- Abenduaren 29a - Oier Lakuntza, nafar kimikaria, ikerlaria eta bertsolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 18a - Santiago Urtizberea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1909).
- Urtarrilaren 24a - Dalmacio Langarika, bizkaitar txirrindularia (j. 1919).
- Urtarrilaren 26a - Kenny Clarke, estatubatuar perkusionista (j. 1914).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 3a - Fernando García Mercadal, espainiar arkitektoa (j. 1896).
- Otsailaren 3a - Santiago Lazkano, euskal txirrindularia (j. 1947).
- Otsailaren 6a - Inger Hagerup, norvegiar poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1905).
- Otsailaren 18a - Silvestre Peñas, nafar musikagilea eta zuzendaria (j. 1896).
- Otsailaren 22a - Salvador Espriu, kataluniar olerkaria (j. 1913).
- Otsailaren 23a - Piarres Lafitte, lapurtar apaiza, idazlea, kazetaria eta euskalaria (j. 1901).
- Otsailaren 26a - Tjalling Koopmans, holandar-estatubatuar ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1910).
- Otsailaren 27a - Henry Cabot Lodge, Jr., estatubatuar politikaria (j. 1902).
- Otsailaren 28a - Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (j. 1906).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 8a - Edgar Dale, estatubatuar pedagogo eta hezitzailea (j. 1900).
- Martxoaren 8a - Kim Yong-sik, hegokorear futbolaria (j. 1910).
- Martxoaren 10a - Konstantin Txernenko, Sobietar Batasuneko burua (j. 1911).
- Martxoaren 21a - Michael Redgrave, britainiar aktorea (j. 1908).
- Martxoaren 27a - Pierino Baffi, italiar txirrindularia (j. 1930).
- Martxoaren 28a - Marc Chagall, frantziar-errusiar margolaria (j. 1887).
- Martxoaren 29a - Jeanine Deckers, ordena erlijioso dominikarreko belgikar moja eta abeslaria (j. 1933).
- Martxoaren 30a - Xabier Galdeano, Egin egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetaria, GALek eraila (j. 1934).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 4a - Kate Roberts, galestar nazionalista eta idazlea (j. 1891).
- Apirilaren 7a - René Portocarrero, kubatar margolari, eskultore eta ilustratzailea, XX. mendeko Kubako artista handienetarikoa (j. 1912).
- Apirilaren 8a - Paben Loidi, euskal olerkaria (j. 1909).
- Apirilaren 10a - Cora Coralina, brasildar idazlea, XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartua (j. 1889).
- Apirilaren 11 - Enver Hoxha, Albaniako lehen ministroa (j. 1908).
- Apirilaren 21a - Tancredo Neves, brasildar politikaria (j. 1910).
- Apirilaren 22a - Jacques Ferron, kanadar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1921).
- Apirilaren 26a - Horacio Martínez Prieto, bizkaitar anarkista (j. 1902).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 12a - Jean Dubuffet, frantziar margolaria, marrazkigilea eta idazlea (j. 1901).
- Maiatzaren 16a - Andrés Espinosa, bizkaitar alpinista eta abenturazalea (j. 1903).
- Maiatzaren 18a - Hilding Rosenberg, suediar musikagilea (j. 1892).
- Maiatzaren 28a - Georges Devereux, estatubatuar psikoanalista eta etnologoa (j. 1908).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 8a - Jose Maria Zabalza, gipuzkoar zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea (j. 1928).
- Ekainaren 11 - Karen Ann Quinlan, 21 urterekin koman eroritako estatubatuar emakumea, eutanasiaren debatearen historian garrantzitsua (j. 1954).
- Ekainaren 11 - Pedro Regueiro, gipuzkoar futbolaria (j. 1909).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 5a - Paulino Uzkudun, gipuzkoar boxeolaria, Euskal Herriko historiako boxeolaririk garrantzitsuenetakoa (j. 1899).
- Uztailaren 8a - Simon Kuznets, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria, 1971ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1901).
- Uztailaren 9a - Karlota Luxenburgokoa, Luxenburgoko dukesa (j. 1896).
- Uztailaren 13a - Karl Kasiel Blitz, ukrainar ingeniari kimikoa eta semiologoa (j. 1897).
- Uztailaren 16a - Heinrich Böll, alemaniar idazlea, 1972ko Literaturako Nobel Saria (j. 1917).
- Uztailaren 16a - Robert Siohan, frantziar musikagilea (j. 1894).
- Uztailaren 20a - Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria (j. 1906).
- Uztailaren 27a - Michel Audiard, frantziar idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea (j. 1920).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 24a - Paul Creston, estatubatuar musikagilea (j. 1906).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Saunders Lewis, galestar poeta, antzerkigile, historialari, literatura kritikari eta politikaria (j. 1893).
- Irailaren 6a - Rodney Robert Porter, britainiar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1917).
- Irailaren 9a - Paul John Flory, estatubatuar kimikaria, 1974ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- Irailaren 10a - Ernst Öpik, estoniar astronomoa (j. 1893).
- Irailaren 19a - Italo Calvino, italiar idazlea (j. 1923).
- Irailaren 19a - Eugenio Vegas, gipuzkoar politikari eta legelaria (j. 1907).
- Irailaren 20a - Taizo Kawamoto, japoniar futbolaria (j. 1914).
- Irailaren 28a - André Kertész, hungariar argazkilaria (j. 1894).
- Irailaren 30a - Herbert Bayer, austriar pintore eta arkitektoa (j. 1900).
- Irailaren 30a - Charles Francis Richter, estatubatuar geofisikaria, Richter eskalaren sortzailea (j. 1900).
- Irailaren 30a - Rodrigo de Santiago, euskal herritar musikagilea (j. 1907).
- Irailaren 30a - Simone Signoret, frantziar antzezlea (j. 1921).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 2a - Rock Hudson, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Urriaren 4a - Domingo Unanue, euskal arkitektoa (j. 1901).
- Urriaren 5a - Harald Cramér, suediar matematikari eta estatistikaria (j. 1893).
- Urriaren 10a - Yul Brynner, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Urriaren 10a - Orson Welles, estatubatuar film eta antzerki zuzendaria, aktorea eta ekoizlea, historiako zuzendari hoberenetakoa (j. 1915).
- Urriaren 21a - Pedro Ipiña, Morenito de Sestao, bizkaitar toreatzailea (j. 1903).
- Urriaren 22a - Viorica Ursuleac, errumaniar opera kantaria (j. 1894).
- Urriaren 24a - László Bíró, hungariar-argentinar kazetari eta asmatzailea, bolalumaren asmatzailea (j. 1899).
- Urriaren 25a - Jose Maria Basabe, bizkaitar apaiz, biologo eta antropologoa (j. 1914).
- Urriaren 27a - Bernard Wolfe, zientzia-fikziozko estatubatuar idazlea (j. 1915).
- Urriaren 28a - Angel Zubieta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1918).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 4a - Jose Maria Oriol, bizkaitar politikari frankista, enpresaburua eta finantzaria eta Bilboko alkatea (j. 1905).
- Azaroaren 8a - Nicolas Frantz, luxenburgotar txirrindularia (j. 1899).
- Azaroaren 8a - José María Ibarbia, gipuzkoar organo-jotzaile eta koru-zuzendaria (j. 1928).
- Azaroaren 14a - Wellington Koo, txinatar diplomatikoa, herrialdearen ordezkaria 1919ko Parisko Bake Biltzarrean (j. 1888).
- Azaroaren 15a - Meret Oppenheim, alemaniar artista (j. 1913).
- Azaroaren 24a - René Barjavel, frantziar idazlea, zientzia fikzioaren maisutzat hartua (j. 1911).
- Azaroaren 25a - Elsa Morante, italiar idazlea (j. 1918).
- Azaroaren 27a - Fernand Braudel, frantziar historialaria (j. 1902).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 7a - Robert Graves, ingeles idazlea (j. 1895).
- Abenduaren 10a - Mariano Royo Ximenez, euskal herritar margolaria (j. 1949).
- Abenduaren 12a - Anne Baxter, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 13a - Antonio Tovar, espainiar filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria (j. 1911).
- Abenduaren 24a - Ferhat Abbas, Aljeriar Errepublikako behin-behineko gobernuaren lehen presidentea (j. 1899).
- Abenduaren 25a - Eugenio Beitia, bizkaitar apaiz katolikoa (j. 1902).
- Abenduaren 27an hilik aurkitua - Dian Fossey, estatubatuar zoologoa, gorilei buruz egindako ikerketengatik ezaguna (j. 1932).
- Abenduaren 28a - Renato Castellani, italiar zinemagilea (j. 1913).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- José Luis Iturralde, gipuzkoar musikagilea (j. 1908).
- Juan Bautista Oreja, Oreja III.a, nafar esku pilotaria (j. 1944).
- Mikel Zabaltza Garate, Guardia Zibilak atxilotu eta haien eskuetan argitu gabeko zirkunstantzietan hildako orbaizetar gaztea.
- Pedro Basaldua, bizkaitar idazle eta politikaria (j. 1906).
- María Lourdes Albertos, espainiar hizkuntzalaria, Hispaniako onomastikan aditua (j. 1927).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Klaus von Klitzing
- Kimika: Herbert A. Hauptman eta Jerome Karle
- Literatura: Claude Simon
- Medikuntza: Michael S. Brown eta Joseph L. Goldstein
- Ekonomia: Franco Modigliani
- Bakea: Guda Nuklearra Prebenitzearen aldeko Nazioarteko Medikuak (IPPNW)
Agintariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Denbora unitateak | ||
|---|---|---|
|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |
||
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1985 |