Carl Maria von Weber
| Carl Maria von Weber | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Eutin, 1786ko azaroaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 1826ko ekainaren 5a (39 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza tuberkulosia |
| Familia | |
| Familia | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Irakaslea(k) | Michael Haydn |
| Ikaslea(k) | Caroline Ridderstolpe |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea, gitarra-jotzailea eta classical guitarista |
| Lan nabarmenak | Isileko ehiztaria Abu Hassan Die drei Pintos Oberon |
| Musika instrumentua | gitarra pianoa |
| IMDb | nm0903203 |
Carl Maria Friedrich Ernst von Weber (Eutin, Holstein, Alemania, 1786ko azaroaren 18 edo 19a - Londres, Ingalaterra, 1826ko ekainaren 5a) musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea izan zen. Weberrek Alemaniako operaren oinarriak ezarri zituen; libreto gehienak alemanez idatzita zeuden, eta askotan alemaniar historian oinarritu zen operak idazteko. Bestalde, opera erromantikoaren sortzailetzat hartzen da.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
M. Haydnekin egin zituen ikasketak Salzburgon. Hamahiru urterekin lehen opera idatzi zuen, eta hamazazpi zituela Breslauko antzokiko musika-zuzendari izendatu zuten. 1803. urtean Vienan G. J. Voglerren ikasle izan zen. Hiri askotan lan egin zuen kapera maisu gisa: Breslau, Karlsruhe, Mannheim, Darmstadt, Munich eta Pragan.
1813-1816. urteetan Pragako opera zuzendaria izan zen. 1817-1821. urteetan, Der Freischütz (Isileko ehiztaria) idatzi eta aurkeztu ondoren, garai hartako musikagile ezagunena izan zen.
Beste lan aipagarri batzuk ditu: Abu Hassan (1810-1811), Euryanthe (1822-1823), Die Drie Pintos (1820. urtean hasia), Oberon (1825-1826); Turandot (1809) eta Preciosa (1820); Eskoziarrak (1802), Valsean egiteko gonbitea (1819).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Maria von Weber |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.