Aleman
| Alemana Deutsch |
||
|---|---|---|
| Lurralde eremua: | ||
| Eskualdea: | Nagusiki Erdialdeko Europa | |
| Hiztunak: | 185 milioi, hauetatik 105 milioik ama-hizkuntza bezala | |
| Rankina: | 10 | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Germaniarra Mendebaldeko germaniarra Goi-alemana Alemana |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Alemania, Austria, Liechtenstein, Suitza, Luxenburgo, Belgika, Europar Batasuna. Tokiko hizkuntza ofiziala: Bolzano-Bozen (Italia), Krahule (Polonia), Vatikano Hiria (Suitzar Goardiaren hizkuntza) | |
| Erakunde araugilea: | Rat für deutsche Rechtschreibung | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | de | |
| ISO 639-2: | ger (B) | deu (T) |
| ISO 639-3: | deu
|
|
|
Oso mintzatua eta ulertua eta/edo hizkuntza nazionala Eskualde mailan mintzatua |
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Alemana[1][2] (Deutsch) indoeuropar hizkuntza bat da, germaniar hizkuntzen taldekoa. Alemania, Austria, Liechtenstein eta Suitzan hitz egiten da batez ere, eta Mundu osoko 11. hizkuntza da hiztunen kopuruari bagagozkio, 120 milioi hiztun baititu. Europar Batasuneko mintzatuena da, 100 milioi hiztunekin. Hizkuntza horren euskal izenak alamanen germaniar tribuan du jatorria.
Eduki-taula
Banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alemana nagusiki Alemania (herrialde horretako biztanleriaren % 95ek baino gehiagok ama hizkuntza du), Austria (% 89) eta Suitzako (% 65) hizkuntza da. Luxenburgo eta Liechtenstein herrialdeetako hizkuntza ofiziala ere bada.
Alemaniezko hiztunen komunitateak dituzten beste europar herrialde batzuk honako hauek dira: Italiako iparraldean, Bolzano-Hego Tirolgo probintzia); Belgikako alemaniar hiztunak dituzten ekialdeko kantoiak; Frantzian, Alsazia eta Lorrenako lurralde historikoetako departamentuetako hainbat udalerri; eta, azkenik, Danimarkan, Hegoaldeko Jutlandian hainbat udalerri ere baitaude.
Bestalde, badira alemanezko hiztunen komunitateak Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Errumania, Serbia, Errusia, Kazakhstan eta Namibian ere.
Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aleman standarda: hizkuntza batua, modu arautu modernoan abiatuta 1876an.
- Dialektoak:
- Behe saxoiera: Belgikako iparraldean, Hegoafrikan eta Herbehereetan.
- Goi alemana: erdialdekoa (Belgikako ekialdean, Herbehereetako hego-ekialdean, Frantzian eta Luxenburgon) eta goienekoa (Alsazia, Austria eta Suitzan). Yiddish hizkuntza ere aleman garaiaren aldaera da.
- Amana alemana: Iowan (AEB).
- Belgrano alemana: Buenos Aires-en (Argentina).
- Namibiera beltzaren alemana: Namibian.
- Unser alemana: Papua Ginea Berrian.
- Pennsylvaniako alemana: Estatu Batuak eta Kanadako Pennsylvania, Ohio, Indiana eta Ontario hitz egiten da.
- Plaut alemana: Kanada eta Amerikan orokorrean.
- "Lagunen" alemana: Txilen.
Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alemana germaniar hizkuntzen familiako mendebaldeko adarra osatzen du, germaniar hizkuntzen familia bera indoeuropar hizkuntzen multzoaren barnean dagoelarik. Germaniar dialektoak usadioz bi talde nagusitan banatzen dira: goi-alemana eta behe-alemana.
Alemanaren dialektoen arteko ezberdintasunak bistakoak dira. Hala, bada, dialekto mugakideen artean baizik ezin dute elkar ulertu hiztunek, maiz. Dialekto batzuk ulertezinak zaizkie aleman estandarraz baizik mintzatzen ez diren hiztunei. Dena dela, alemanaren dialekto guztiek continuum bat eratzen dute.
| Behe-alemanezko hitza | Goi-alemanezko hitza | Euskarazko esanahia |
| ik | ich | ni, nik |
| maken | machen | egin |
| Dorp | Dorf | errixka |
| tussen | zwischen | artean |
| op | auf | gain / gainean |
| Korf | Korb | saski |
| dat | das | hori |
| Appel | Apfel | sagar |
Inguruko hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekialdean, poloniera, sorbiera, txekiera, eslovakiera eta hungariera.
- Mendebaldean, frantsesa eta nederlandera.
- Hegoaldean, italiera, esloveniera, friuliera, ladinoa eta erromantxera.
Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikusi: Alemanezko literatura.
Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gramatika aldetik nahiko hizkuntza konplexua da:
- Hiru genero daude: maskulinoa, femeninoa eta neutroa. Ez dago hitzak sailkatzeko arau zehatzik. Adibidez, der Sohn (semea, maskulinoa), die Frau (emakumea, femeninoa) eta das Mädchen (neskatoa, neutroa).
- Izenak esaldi eta testuetan beti letra larriz idazten dira, goiko lerroko adibideetan bezala.
- Hizkuntza nahiko flexiboa da, bai artikuluek, bai adjektiboek eta bai izenek zenbakian, kasuan eta generoan komunztadura egiten dute.
- Preposizioek ondoren datorren hitzarekin kasu gramatikalean konkordatzen dute:
- Ich gehe zu dem Arzt / Ich gehe zum Arzt: Medikuarengana noa.
- Ich mag ins Kino gehen: Zinemara joatea gustatzen zait.
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Zehaztuak (bestimmter Artikel) |
Singularra (euskarazko -a artikulua) |
Plurala (euskarazko -ak edo -ek artikuluak) |
Zehaztugabeak (unbestimmter Artikel) |
Singularra (euskarazko "bat" artikulua) |
| der (maskulinoa) | die (maskulinoa) | ein (maskulinoa) | ||
| die (femeninoa) | die (femeninoa) | eine (femeninoa) | ||
| das (neutroa) | die (neutroa) | ein (neutroa) |
Hitzen pluralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da arau finkorik jarraitzen hitzen plurala osatzeko: hortaz, alemana ikastean, hitz bakoitzaren plurala ikasi beste irtenbiderik ez dago. Adibidez:
- Der Sohn / Die Söhne (semea / semeak), Die Schwester / Die Schwestern (alaba / alabak) edo Das Haus / Die Häuser (etxea / etxeak).
Deklinazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz edo latinez bezala, alemanez hitzak deklinatu egiten dira. Lau kasu ditu hizkuntzak: nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa.
| Deklinazioa | Alemanaz | Euskaraz |
| Nominatiboa (subjektua) |
Der Mann ist hier | Gizona hemen dago |
| Die Frau ist hier | Emakumea hemen dago | |
| Das Kind ist hier | Umea hemen dago | |
| Akusatiboa (osagarri zuzena) |
Ich treffe den Mann | Gizona aurkitzen dut |
| Ich treffe die Frau | Emakumea aurkitzen dut | |
| Ich treffe das Kind | Umea aurkitzen dut | |
| Datiboa (Zeharkako osagarria) |
Ich sage das dem Mann | Gizonari hori esan diot |
| Ich sage das der Frau | Emakumeari hori esan diot | |
| Ich sage das dem Kind | Umeari hori esan diot | |
| Genitiboa (Noren) |
Der Hund des Mannes | Gizonaren txakurra |
| Der Hund der Frau | Emakumearen txakurra | |
| Der Hund des Kindes | Umearen txakurra |
Izenordeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ich = Ni, nik
- du = hi, hik
- Sie = zu, zuk (begirunezkoa)
- er (maskulinoa) / sie (emakumezkoa) / es (neutroa) = bera, berak / hura, hark
- wir = gu, guk
- ihr = zuek
- sie = haiek
Aditza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Orainaldia | Lehenaldia | Etorkizuna |
| Ich bin (Ni naiz / Ni nago) | Ich war (Ni nintzen / Ni nengoen) | Ich werde sein (Ni izango naiz / Ni egongo naiz) |
| Du bist (Hi haiz / Hi hago) | Du warst (Hi hintzen / Hi hengoen) | Du wirst sein (Hi izango haiz / Hi egongo haiz) |
| Er / Sie / Es ist (Bera da / Bera dago) | Er / sie / es war (Bera zen / Bera zegoen) | Er / sie / es wird sein (Bera izango da / Bera egongo da) |
| Wir sind (Gu gara / Gu gaude) | Wir waren (Gu ginen / Gu geunden) | Wir werden sein (Gu izango gara / Gu egongo gara) |
| Ihr seid (Zuek zarete / Zuek zaudete) | Ihr wart (Zuek zineten / Zuek zeundeten) | Ihr werdet sein (Zuek izango zarete / Zuek egongo zarete) |
| Sie sind (Haiek dira / Haiek daude) | Sie waren (Haiek ziren / Haiek zeuden) | Sie werden sein (Haiek izango dira / Haiek egongo dira) |
| Orainaldia | Lehenaldia | Etorkizuna |
| Ich habe (Nik dut) | Ich hatte (Nik nuen) | Ich werde haben (Nik izango dut) |
| Du hast (Hik duk / dun) | Du hattest (Hik huen) | Du wirst haben (Hik izango duk / dun) |
| Er / Sie / Es hat (Berak duk) | Er / sie / es hatte (Berak zuen) | Er / sie / es wird haben (Bera izango du) |
| Wir haben (Guk dugu) | Wir hatten (Gu genuen) | Wir werden haben (Guk izango dugu) |
| Ihr habt (Zuek duzue) | Ihr hattet (Zuek zenuten) | Ihr werdet haben (Zuek izango duzue) |
| Sie haben (Haiek dute) | Sie hatten (Haiek zuten) | Sie werden sein (Haiek izango dute) |
Oinarrizko esaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Guten Tag (formala) = Kaixo / Egun on.
- Hallo (informala) = Epa / Aupa.
- Wie geht’s? = Zer moduz?
- Danke, gut = Ongi, eskerrik asko.
- Wie heißt du? / Wie heißen Sie? = Zein da zure izena? / Nola duzu izena?
- Ich heiße Jürgen = Jürgen izena dut / Jürgen deitzen naiz.
- Bitte = Mesedez.
- Bitte sehr! = Ez horregatik!
- Ja = Bai.
- Nein = Ez.
- Hilfe! = Lagundu!
- Sprichst du Baskisch? = Euskaraz hitz egiten al duzu?
- Gibt es hier jemanden, der Baskisch spricht? = Ba al dago euskaraz mintzatzen den norbait?
- Ich kann nicht [so gut] Deutsch sprechen = Ez dut alemanaz [ongi] hitz egiten.
- Ich verstehe das nicht = Ez dut ulertzen.
- Wo ist die Toilette? = Non dago komuna?
- Guten Morgen = Egun on.
- Guten Abend = Arratsalde on.
- Gute Nacht = Gabon.
- Auf Wiedersehen = Agur / Ikusi arte.
Gramatikak eta hiztegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Duden: Die Grammatik. Mannheim: Dudenverlag ⁸2009 (alemanez).
- Duden: Die deutsche Rechtschreibung. Mannheim: Dudenverlag ²⁵2009 (alemanez).
- Rubio, E.M.: WörterbucHiztegia euskara alemana. Donostia: Elkarlanean 2005.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia, 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf.
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-09-04.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleman |
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
| Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
|---|---|---|
|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |
||
|
|||||||||||