Washington
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Washington (argipena)»
| Washington District of Columbia
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| AEBetako barruti federala | ||||||
|
||||||
| Gobernua | ||||||
| - | Alkatea | Muriel Bowser (D) | ||||
| - | Ordezkaria | Eleanor Holmes (D) | ||||
| Azalera | ||||||
| - | Guztira | 177 km2 |
||||
| Biztanleria | ||||||
| - | zenbatespena | 591.833 bizt. | ||||
| Ordu-eremua | EST (UTC-5) | |||||
| - | Udan (DST) | EDT (UTC-4) | ||||
| Webgunea http://http://www.dc.gov |
||||||
Washington[1] Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) hiriburua da. 591.800 biztanle baina gehixeago dituenez, herrialde hartako metropolitar gunerik populatuenetatik hamargarrena da. Han dute egoitza AEBetako presidenteak (Etxe Zuria) eta Kongresuak (Kapitolioa). Ingelesez, Washington, D.C. edo, besterik gabe, D.C. deitu ohi zaio (District of Columbia), Washington estatutik bereizteko.
Pierre L'Enfant frantziar arkitektoak proiektatua, gobernu zentrotzat sortutako lehen hiria izan zen. 1790ean, Potomac ibaiko lur-eremu hau barruti federal bihurtu zuten Residence Act-en bidez Virginia eta Maryland estatuei lurrak kenduz. Barruti federal bat sortu zen, District of Columbia (era poetikoan hala deitzen baitzitzaien Estatu Batuei), gobernu federalaren menpe eta estatu burujabeetatik bereizia (1801. urtean). Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidente George Washingtonen omenez jarri zioten izena hiriari.
Eduki-taula
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiri turistiko garrantzitsua da, eta horregatik toki interesgarriak ditu bisitatzeko. National Mallaren inguruak honako monumentuak daude:
Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Washingtonek unibertsitate ugari ditu. Herrialdeko unibertsitaterik hoberenek campusa dute Washingtonen:
- Georgetown Unibertsitatea: Columbiako Barrutiko unibertsitaterik zaharrena da. 1789an sortu zuten. Unibertsitate hau ezaguna da nazioartean Zuzenbide Fakultearengatik.
- George Washington Unibertsitatea: 1821ean Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak sortua. Washingtongo unibertsitaterik handiena da eta prestigio handiko hainbat fakultateengatik da ezaguna.
Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "USA Today" eta "The Washington Post" egunkariak.
Washingtondar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Duke Ellington (1899-1974), jazz musikaria eta piano jolea.
- Raymond Carver (1938-1988), idazlea.
- Al Gore (1948-), politikaria eta Nobel Sariduna.
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Washington senidetuta dago hiri hauekin:
Bangkok (Thailandia)
Dakar (Senegal)
Pekin (Txina)
Brusela (Belgika)
Atenas (Grezia)
Paris (Frantzia)
Pretoria (Hegoafrika)
Seul (Hego Korea)
Akkra (Ghana)
Sunderland (Erresuma Batua)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia: 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Washington |
- (Ingelesez) Washingtongo Udalaren webgunea
- (Ingelesez) The Washington Post egunkariaren webgunea
- (Ingelesez) USA Today egunkariko webgunea
- Washington, DC Euskal Etxea / Basque Club (DC)
|
||||||||||||||||