Egunkari
- Artikulu hau egunero kaleratzen den argitalpenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egunkari (argipena)».
Egunkaria, albistaria, egunerokoa, izparringia, berripapera edo kazeta egunero kaleratzen den argitalpena da, bereziki albisteak ematen dituena.
Eguneroko berriak dakartzan aldizkaria da. XIX. mendearen hasieran sortu ziren lehenengo egunkariak, orduan bete zirelako lehendabiziko aldiz egunkari bat sortzeko baldintzak. Batetik berri iturburuen iraunkortasuna, lehenengo agentziak sortu eta berriak igortzeko sistemak jarri zirenean: garraiobideak eta hasierako telegrafia sistemak. Orobat papergintza eta inprimaketarako sistemak ere hobetu egin ziren. Gaur egun, egunkariak hainbat lansailetan banatuta egoten dira: kudeatzea, erredakzioa eta inprimaketa. Erredakzioa da kazetaritzari gehien dagokiona; bi sailetan banatzen da: erredakzioa bera, aldi berean alorka banatua, eta maketazioa, egunkariaren orrien banakera eta bertan berriak zein lekutan eta nola jarri erabakitzen duena.[1]
Munduko lehen kazeta, Relation aller Fürnemmen und gedenckwürdigen Historien, 1605ean argitaratu zuen lehen aldiz Johann Carolusek Estrasburgon.
Gaur egun, euskarazko bakarra Euskal Herri osoko mailan "Berria" da, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Egunero"ren ondorengoa dena 2003tik. Eskualde mailan, "Hitza" egunkariak ditugu.
Eduki-taula
Euskal Herriko egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herri osokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Berria: euskaraz
Lurraldeetakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Diario de Navarra (Nafarroa Garaia), Diario Vasco (Gipuzkoa), El Correo Español (Araba eta Bizkaia): gaztelaniaz (artikulu gutxi batzuk euskaraz)
- Diario de Noticias (Nafarroa Garaia), Noticias de Alava (Araba), Noticias de Gipuzkoa (Gipuzkoa) eta Deia (Bizkaia): gaztelaniaz (artikulu gutxi batzuk euskaraz)
- Le Journal du Pays Basque (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa): frantsesez
- Le miroir de la Soule (Xiberoa): frantsesez
- Gara (Hego Euskal Herria): gaztelaniaz (artikulu batzuk euskaraz)
Eskualdekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hitzak.
Estatuetako egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ABC, El Mundo, El Pais eta La Razon (Madril).
- Aujourd'hui en France, France Soir, La Croix, La Tribune, Les Echos, Le Figaro, Le Monde, Le Monde diplomatique, L'Humanite eta Liberation (Paris).
- La Vanguardia eta El Periodico (Bartzelona).
- Sud Ouest (Bordele).
- La Voz de Galicia (A Coruña).
Kirol egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- As eta Marca (Madril).
- El Mundo Deportivo eta Sport (Bartzelona).
- L'Equipe (Paris).
Doako egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
20 minutos • 20 minutes • ADN • Direct Soir • El Nervion • Metro • Que!
Europako beste egunkari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Die Welt (Berlin).
- Frankfurter Allgemeine Zeitung (Frankfurt).
- Cumhuriyet (Istanbul).
- Diario de Noticias (Lisboa)
- The Guardian, The Times eta The Daily Telegraph (London).
- Corriere della Sera (Milano).
- La Repubblica (Roma).
- La Stampa (Torino).
- L'Osservatore Romano (Vatikano Hiria).
Ameriketako egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Los Angeles Times (Los Angeles).
- El Tiempo eta El Espectador (Bogota).
- Clarín eta La Nacion (Buenos Aires).
- Granma (La Habana).
- The New York Times (New York).
- El Mercurio (Valparaiso eta Santiago).
- USA Today eta The Washington Post (Washington DC).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egunkari |