Robin Williams
Robin McLaurin Williams (Chicago, Illinois, 1951ko uztailaren 21 - Tiburon, Kalifornia, 2014ko abuztuaren 11[1]) estatubatuar umorista eta aktorea izan zen. 1997an Taldeko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Horrezaz gainera, bi Emmy, sei Urrezko Globo, Aktoreen Sindikatuko (SAG) bi sari, eta bost Grammy jaso zituen bere ibilbidean.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Robin Williams McLaurin Chicagon jaio zen, AEBetako Illinois estatuan, 1951ko uztailaren 21ean. Ez haurtzaroan, ez adoleszentzian, ez zuen interesik adierazi interpretazioagatik, baizik eta ikasketetan eta kiroletan gogobildurik egon zen. 1967an Williams familia Kaliforniako Marin konderrira aldatu zen. Bertako ikastetxean esnatu zitzaion antzerkirako interesa. Horren ondorioz, Ikasketa Politikoak utzi zituen, aktore karrera hasteko asmoarekin. Halabeharrez, New Yorkeko Juilliard School eman zuen izena, oso prestigio handia zuen interpretazio akademian. Hiru urte geroago, Kaliforniara itzuli eta San Frantziskon kokatu zen, antzezlan umorezkoak egiteko nahiarekin. 1976an proba bat egin zioten, eta antzerki hortan hartu zuten; hor hasi zen bere aktore ibilbidea. 1978-1982 bitartean, Mork & Mindy telesailan lan egin zuen, arrakasta handia lortuz, eta zineman ere hasi zen.
1987-1991 bitartean, parte hartu zuen film batzuetan, eta hiruk balio izan zioten Oscar Sarietako izendapena jasotzeko, gizonezko aktore onenaren sailean. Lehena Good Morning, Vietnam izan zen; film horretan, irrati esatari bat jokatu zuen, Vietnameko Gerraren garaian. Dead Poets Society filmarekin jaso zuen bigarren izendapena, non bere papera literatura irakasle bat baitzen, eta hirugarrena, eta azkena, The Fisher King filmarekin, non arlote bat antzeztu zuen. Ahotsa eta doinua aldatzeko zuen talentuari esker, paper barre-egingarriak egin zituen, adibidez, Mrs. Doubtfire. 1990eko hamarkadan, rol askotarikoak izan zituen, batzuetan komikoak, beste batzuetan dramatikoak... 1997an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Good Will Hunting filmarekin.
Bizitza pertsonalari dagokionez, 1978ko ekainaren 4an Valerie Velardirekin ezkondu zen; seme bat izan zuten, Zachary Pym (Zak, laburtuta), 1983ko apirilaren 11an jaio zena. Williams eta Verlardi 1988an dibortziatu ziren. 1989ko apirilaren 30an, Marsha Garcesekin ezkondu zen, bere semearen umezainarekin alegia, orduko haurdun zegoena. Bi haur izan zituzten, Zelda Rae (1989ko abuztuaren 30an jaioa) eta Cody Alan (1991ko uztailaren 25an jaioa). 2008ko martxoan dibortziatu ziren.
Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robin Williams |