Traziar
Wikipedia(e)tik
Traziar peltasta gerlaria
Traziarrak, Greziera klasikoaz "Θρᾷκες", Latinez "Thraci", K.a. 2.000. urte inguruan, Danubio aldean, Itsaso Beltzean eta Egeo itsasoan bizilekua hartu zuen indoeuropar herria[1]. Traziarrak leinuetan antolatu ziren denbora luzez. Mertzenario eta esklaboz hornitu zuten Grezia. Ospakizun dionisiakoak egiten zituzten, borrokazaleak ziren, tatuajeak egiten zituzten eta hildakoak errausteko ohitura omen zuten. Trazieraz hitz egiten zuten. Egun desagertutako hizkuntza hau indoeuropar hizkunzten familian kokatzen da. Traziar zibilizazioa K.a. III. milaurtekotik K.a. III. mendera arte garatu zen. Traziar zibilizazioaren arlo asko oraindik ezezagunak dira.
Traziar herriaren hedapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Christopher Webber, Angus McBride (2001). The Thracians, 700 BC–AD 46. Osprey Publishing. ISBN 1-84176-329-2.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Traziar |