Poker
Wikipedia(e)tik
Pokerra karta-joko garrantzitsua da, apustuetan oinarritua. Bere jatorria ez da argia, baina Alemania edo Frantziatik datorrela uste da.
Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jolasteko 52 kartako karta-sorta ingles bat erabiltzen da (batzuetan 2 jokerrekin), jokalari bakoitzari bi karta emanez eta mahai gainean bost lehenik hiru, eta ondoren, beste bi txandatan, bana. Txanda tartean apustuak egiten dira.
Eskualdi bakoitzean honako jokaldiak egin daitezke:
- Erregeren eskailera: 10etik batekorainoko sail bereko segidako bost karta: 10-J-Q-K-A.
- Kolorezko eskailera: sail berdineko ondoz ondoko 5 karta. Adib.: bihotzezko 4-5-6-7-8.
- Pokerra: balio bereko 4 karta. Adib.: 9-9-9-9-5.
- Full-a: balio bereko 3 karta (hirukotea), gehi balioz aurrekoaren ezberdinak diren bi (bikotea), adib.: Q-Q-Q-6-6 (hirukotea da zenbatzeko garaian gehien balio duena, 9-9-9-3-3, 8-8-8-K-K baino hobea da.)
- Kolorea: sail berdineko 5 karta, ondoz ondokoak izan behar gabe, adib.: bihotzezko 4-6-10-J-K
- Eskailera: edozein saileko ondoz ondoko 5 karta, adbz: 7-8-9-10-J
- Hirukotea: balio bereko 3 karta, adib.: 9-9-9-3-K
- Bikote bikoitza: bi karta berdin eta aurrekoen ezberdinak diren beste bi karta berdin, adib.: J-J-4-4-9
- Bikotea: bi karta berdin, adib.: A-A-7-4-2
- Kartarik altuena: aurreko jokaldietako batere ez badago, kartarik altuena hartzen da kontuan, honako ordenean altuenetik txikienera: A(1) - K(erregea) - Q(erregina) - J(txanka) - 10 - 9 - 8 - 7 - 6 - 5 - 4 - 3 - 2
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poker |