Ibn Arabi
| Ibn Arabi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Taifa of Murcia eta Murtzia, 1165eko uztailaren 28a |
| Herrialdea | Al Andalus Almohade |
| Talde etnikoa | Arabiarra |
| Heriotza | Damasko, 1240ko azaroaren 16a (75 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | arabiera |
| Irakaslea(k) | Mohammed ibn Qasim al-Tamimi |
| Ikaslea(k) | Abdul Karim Jili |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filosofoa, poeta eta idazlea |
| Lan nabarmenak | The Ringstones of Wisdom The Meccan Illuminations The Interpreter of Desires |
| Influentziak | Ibn Sab'in |
| Izengoitia(k) | Ibn 'Arabi, Sheikh Akbar |
| Sinesmenak eta ideologia | |
| Erlijioa | islama sunismoa Sufismoa |
Abū Bakr Muhammad Ibn 'Alī Ibn al-'Arabi (arabieraz: أبو بكر محمد بن علي ابن عربي الحطمي; Murtzia, 1165eko uztailaren 28a – Damasko, 1240ko azaroaren 16a[1]), Ibn Arabi[2], Abenarabi edo Ben Arabi izenez ezaguna, andalustar filosofo, teosofo eta mistikoa izan zen. Sufismoko maisu gorentzat jotzen da. Sevillan ikasi zituen islamaren zientziak, eta bidaia asko egin zituen al-Andalus eta Iparraldeko Afrikan, mistizismo sufiaren oinarri sendoen bila. Averroes (1126-1198) Aristotelesen ildoko filosofoarekin egon zen Kordobako hirian. Ekialdera jo zuen 1202an; Mekan bizi izan zen hasieran, eta Damaskon ondoren. Laurehun idazlanetik gora idatzi zuen. Haien artean al-Futuhat al-Makkiyah («Mekako iragarpenak») eta Fusus al-hikam («Igarleen Jakituria») dira aipagarrienak.[3]
Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- al-Futuhat al-Makkiyya
- Fusus al-Hikam
- Kitāb Dajā'ir al-a'lāq
- Kitāb al-tadbīrāl al-Ilāhiyya
- Kitāb mawāqi' al-nuyūm
- Kitāb tuhfat al-safara
- Risālat al-Amr al-muhkam
- Risālat al-anwār
- Al-Diwan al-akbar
- Taryuman al-ashwaq.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibn Arabi |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Biblioteca de al-Andalus (2009), Ibn al-`Arabi al-Ta`i, 2, Almería: Fundación Ibn Tufayl de Estudios Árabes, 158. orrialdea, ISBN 978-84-934026-6-2.
- ↑ Euskaltzaindia (2016-09-30) (PDF), 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak, Iruñea, 13. orrialdea, http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0181.pdf.
- ↑ The Meccan Revelations, http://www.wdl.org/en/item/7437/. Noiz kontsultatua: 2013-07-14.
| Artikulu hau Murtziako Eskualdeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |