Haiku
Haiku jatorrian japonierazko olerki mota bat da, 5-7-5 silabako lerroetan antolatutako 17 silabek osatua. Renga izeneko olerkiak dira haiku-en oinarrian. Deskribapen objektiboa egiten dute haiku idazleek beren lanetan, baina irakurlearengan zirrarak eragitea izaten da deskribapen horren azken helburua. Buson (XVIII. mendekoa), Kobayashi Issa eta Masaoka Shiki (XVIII-XIX. mendekoak) dira haikua landu duten idazle nagusiak. Tradizionalki lerro bertikal bakar batean idazten zen, beste hizkuntza batzuetara transkribiturik hiru esaldi laburretan agertzen den bitartean.
Matsuo Bashōk bultzada handia eman zion XVII. mendean.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haikuren esentzia "moztea" da (kiru). Hau sarritan irudikatuta dago bi irudi edo ideiaren juxtaposizioan, eta kireji bat ("hitz ebakitzailea") euren artean. Azken hau da puntuazio marka modukoa baina hitzezkoa, banaketa seinalatzen duena eta bi elementuen arteko harremana zehazten duena. Urtaroen erreferentzia egiten du kigo-ak, saijiki batek marraztutakoa.
Euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joseba Sarrionandia eta Juan Kruz Igerabide (“Begi-niniaren poemak”) mota honetako olerkiekin aitzindariak ditugu, ortodoxoak izan ez arren. Bestela, Karlos Linazasoro, Josetxo Azkona eta Josu Jimenez Maia ere (“Orbel azpiko haikuak” eta “Gerezi denborako haikuak”) nabarmendu dira. Halaber, “Maiatz” argitaletxeak ateratako “Haiku kaiku” liburua aipatzekoa da. [1].
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haiku |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Euskaraz)Haiku lehiaketa euskaraz (Erandio).