Feminismo
| Artikulu hau serie honen zatia da: Feminismoa |
|
|
| Oinarrizko kontzeptuak |
| Patriarkatua |
| Generoa |
| Emakumea |
| Matriarkatua |
| Joera ezberdinak |
| Feminismo erradikala Feminismo marxista |
| Ezberdintasunaren feminismoa |
| Anarkofeminismoa |
| Ekofeminismoa Feminismo islamiarra |
| Feminismo liberala Feminismo filosofikoa |
| Feminismo separatista |
| Feminismo indibidualista |
| Feminista nabarmenak |
| Kate Sheppard |
| Clara Zetkin |
| Rosa Luxemburg |
| Virginia Woolf |
| Margaret Mead |
| Simone de Beauvoir |
| Toni Morrison |
| Margaret Atwood |
| Elfriede Jelinek |
| Gertuko kontzeptuak |
| Antropologia feminista |
| Generoaren soziologia |
| Queer teoriak |
| Generourban |
| Matxismoa |
| Martxoaren 8a |
| Marxismoa |
| Feminismoaren historia |
| Luxemburgismoa |
| Sinbologia feminista |
Feminismoa emakumeen esperientzian oinarritutako eta iraganeko eta gaur egungo erlazio sozialak kritikatzen dituen teoria sozial eta praktika politikoen multzo bat da. Gehienbat, feminismoak gizonen eta emakumeen arteko eskubideen ezberdintasuna kritikatzen du eta emakumeen eskubideen sustapena aldarrikatzen du.
Historian zehar emakumearen papera gizartean gizonengan zapaldua izan da beti, patriarkatuak modu negatibo batean jokatu du gizartearentzat eta ondorioz, emakumeek gizonen menpe egon dira orain arte. Mugimendu hau XX. mendean agerikoa izaten hasi zen, baina historian zehar hainbat emakume izan dira feminismoa defendatu dutenek, hala nola: Frida Kalho, Emmeline Pankhurst, Olimpia de Gouges, Clara Zetkin, Indira Gandhi, etab.
Feminista bai gizonezkoak baita ere emakumezkoak izan daitezke. Feminista izateak ez du esan nahi emakume guztiek honen alde egotea, askok gizarteak jarritako rola onartzen dute eta errealitate kultural bat moduan ikusten dute gaitzetsi behar ez den zer edo zer bezala.
Hainbat azpi talde sortu dira mugimendu honen inguruan, honako hauek dira: feminismo kulturala, feminismo erradikala, ekofeminismoa, feminismo liberala, ezberdintasunaren feminismoa, feminismo marxista, feminismo separatista, feminismo filosofikoa eta feminismo kristaua.
Nahiz eta orain arte hainbat pertsona izan genero berdintasunaren alde borrokatu dutenek, oraindik ere bidaia luzea da gizartearen pentsatzeko modua aldatzeko. Aipatzekoa da, azkenengo mendeetan aldaketa garrantzitsuak egon direla, sufragiorako, abortatzeko, dibortzioa eskatzeko eskubidea, etab.
Eduki-taula
Feminismoaren sustraiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu honen idazketak ez du gaiari buruzko azalpen argirik ematen. Ulergarri izaten lagundu ezazu, beharrezko moldaketak edo zuzenketak eginez. |
Mitologiari dagokionez, sorginek eragin handia izan dute, hauen inguruan hitz egiten denean modu txar batean hitz egiten da, malefizioekin erlazionatuz, horrela munduaren miseria guztiak haien gainean jarriz[erreferentzia behar]. Gehienetan argazkietan katu beltz (fama txarra dutenak, eta oso zorte txarra ematen dutenak dira) batekin batera eta inarrarekin (haien inguruaren zaindariak eta ugalkorrak dira) agertzen dira. Inarra, opresioaren sinboloa izanik, hainbat emakumeek askatasunaren sinbolo bezala transformatu zuten, sufritzen zuten eta duten opresioarekin bukatzeko. Beraz, Caliban y la bruja liburua Silvia Federicik azaltzen duen moduan; sorginek, emakume agresiboak, feministak, azkarrak, independenteak , iraultzaileak, etab. ziren, hau da, feminismoa defendatzen zuten emakumeak ziren.[erreferentzia behar]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako eta bere eragineko lurraldeetan, aro garaikidean, Emakumeen sufragismoa hartu ohi da sarritan feminismoaren aurreko lehen atal garrantzitsuenetarikoa. Behean daude data aipagarri batzuk:
- 1848ko uztailaren 18n Emakumeen Eskubideen lehen Biltzarra egin zuten New York hirian.
- 1893ko irailaren 19an Zeelanda Berria bihurtu zen boto unibertsala onartzen lehen estatu, Kate Sheppardek gidatu zuen emakumeen boto eskubide mugimenduari esker.
- 1911ko martxoaren 8an lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu zuten Clara Zetkin ekintzailearen deialdiari jarraituz. Manifestazioak izan ziren Austria-Hungarian, Danimarkan, Suitzan eta Alemanian.
- 1935eko urtarrilaren 28an Islandia abortua legeztatu zuen aurreneko herrialde bihurtu zen.
- 1963 - Valentina Terexkova kosmonauta sobietarra espazioratutako lehen emakume bihurtu zen.
- 1977ko abenduan Euskal Herriko Jardunaldi Feministak antolatu zituzten lehenengo aldiz.
- 2005eko azaroaren 8an Ellen Johnson-Sirleaf politikari liberiarra Afrikako lehen emakume presidente bihurtu zen.
Feminista ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kate Sheppard (1848-1934), sufragista.
- Clara Zetkin (1857-1933), politikaria.
- Rosa Luxemburg (1870?-1919), filosofo eta politikaria.
- Virginia Woolf (1882-1941), idazlea.
- Margaret Mead (1901-1978), antropologoa.
- Simone de Beauvoir (1908-1986), filosofo eta idazlea.
- Toni Morrison (1931-), idazlea.
- Margaret Atwood (1939-), idazlea.
- Elfriede Jelinek (1946-), idazlea.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Feminismo |
| Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz: Feminismoa |