Batata (Ipomoea batatas) konbolbulazeoen familiako landare belarkara eta bizikorra da. Barazkia da, azal arrexka eta mami horixka edo laranja eta haritsua duena. Karbohidratotan (almidoia) aberats diren tuberkuluak ematen ditu, gizakiak eta abereak elikatzeko erabiliak.