Back to the Future
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Back to the Future | |
| Izenburua euskaraz | Etorkizunerako Itzulera | |
| Urtea | 1985 | |
| Estreinaldia | 1985eko uztailaren 3 | |
| Generoa | Zientzia-fikzioa | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 116 minutu | |
| Aurrekontua | 19 milioi $ | |
| Banatzailea | Universal Pictures | |
| Zuzendaria | ||
| Robert Zemeckis | ||
| Ekoizleak | ||
| Neil Canton Bob Gale |
||
| Gidoilariak | ||
| Robert Zemeckis Bob Gale |
||
| Aktoreak | ||
| Michael J. Fox Christopher Lloyd Lea Thompson Crispin Glover |
||
| Musikagileak | ||
| Alan Silvestri | ||
| Argazkilariak | ||
| Dean Cundey | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| Ingelesa | ||
| Webgunea | ||
| www.bttfmovie.com | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Irabaziak: 383.874.862 $ | ||
Back to the Future (euskaraz "Etorkizunerako Itzulera") Robert Zemeckisek 1985ean zuzendutako estatubatuar zientzia-fikziozko filma da. Steven Spielbergek ekoiztua, Marty McFly, 1985etik 1955ra istripuz bidaia egiten duen nerabea, du pertsonai nagusia. Dr. Emmett "Doc" Brown zientzialariaren laguntzari esker, etxerako bidea bilatu behar du.
Filmak frankizia bat sortu zuen: Back to the Future Part II eta Back to the Future Part III filmak, telesailak eta zenbait bideojoko egin zituena.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marty McFly nerabea (Michael J. Fox) eta denek erotzat duten Doc zientzialaria (Christopher Lloyd) adiskideak dira. Docek denboran barna bidaiatzeko makina sortu (DeLorean auto egokitua) eta martxan jarri du, ezusteko akats batek Marty 1955an ipiniko du, hain zuzen ere, bere gurasoak izango direnak (Crispin Glover eta Lea Thompson) elkar ezagutu zuten urtea. Heuren lehen topaketa ezeztatarazi ostean, McFlyek bere gurasoak izango direnak elkar ezagutu eta ezkon daitezen lortu beharko du, bestelakoan bere jaiotza eta izatea bera ere ezinezkoa izango baita.
Aktore nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Michael J. Fox: Marty McFly
- Christopher Lloyd: Emmett 'Doc' Brown
- Crispin Glover: George McFly
- Lea Thompson: Lorraine Baines McFly
- Thomas F. Wilson: Biff Tannen
-
DeLorean autoa.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Back to the Future |
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
|
|||||