Reuters
Wikipedia(e)tik
Reuters Erresuma Batuan egoitza duen albiste agentzia edo enpresa da. Reuters, mundu mailako komunikabideei albiste eta argazkiak hornitzeagatik ezaguna bada ere, gaur egun iharduera hori bere salmenten %10a baino ez da. Reutersen iharduera nagusia, finantza merkatuei buruzko informazioa ematea da, interes-tasa, akzioen prezioak eta enpresa ezberdinei buruzko analisia eskaintzea.
Enpresa 1851ko urrian sortu zen, eta gaur egun Kanadan egoitza nagusia duen Thomson Reuters enpresa da Reutersen akziodun nagusia.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reuters |