Xake
Xakea bi jokalarientzako mahai-jokoa edo kirola da[1]. Jokalari batek besteari "Xake Mate" egin behar dio erregea inguratuz bere piezekin. Bi talde daude, zuriak eta beltzak. Taula 64 laukitan antolatuta dago —8 x 8 laukitxo—, kolore beltzak eta zuriak tartekatuta. Jokalari bakoitzak 8 peoi, 2 gaztelu edo dorre, 2 zaldun edo zaldi, 2 alfil, eta dama (edo erregina) eta errege bana dauzka.
Peoiak 2. ilaran kokatzen dira ezker eskuin; 1. ilaran honela kokatzen dira ezkerretik hasita: gaztelua edo dorrea, zalduna edo zaldia, alfila, (dama edo erregea), (erregea edo dama), alfila, zalduna eta gaztelua.
Dama beti bere kolorea duen laukitxoan kokatuta dago; horregatik, jokalariak pieza zuriak ala beltzak dituen arabera, piezen ordena desberdina da.
Xakea xiangqi (xake txinatarra) eta shogi (xake japoniarra) jokoen familia berekoak dira. Uste da horiek guztiak chaturanga izeneko joko batetik datozela, Indian praktikatzen zena, VI mendean. Xake jokalari deitzen zaio xakean jokatzen duenari, profesionala zein zalea izanik ere.
Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten.
Xakearen lehenengo erreferentzia modernoa Francesch Vicenten idazlan batean aurkitu dezakegu, Valentzian imprimatu eta publikaturiko "Libre dels jochs partits dels shacs en nombre de 100" izenekoa, XV mendearen amaiera aldean.
Eduki-taula
Piezak eta mugimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko xakelariek bi izendapen ezberdin erabiltzen dituzte xake-piezak izendatzeko:
- Erregea, Dama, Gaztelua, Alfila, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.
- Erregea, Anderea, Dorrea, Gudaria, Zalduna eta Peoia edo Oinezkoa.
Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ez dago piezen izenik eta ondorioz ofizialki onartutako izendapenik ez dagoela esan daiteke, izan ere Euskal Xake Federakuntzak berak ere ez baitu izendapen ofizialik onartu.
Hala ere 1985ean Jon Esturo eta Maximo Aierbek argitaratutako Xake euskaraz idatzitako xakeari buruzko lehenengo liburuan goian aipatutako lehenengo izendapena erabiltzen da. Beranduago ChessBase enpresa alemaniarraren Xake zakurtzarrari bideojokoa euskaratu zenean ere, FIDEk onartzen duen notazio aljebraikoa itzultzeko garaian lehenengo izendapen hori erabili zen.
Hala ere, oso arrunta da bigarren izendapena darabilten jokalariak aurkitzea
| Xakeko piezak | ||
|---|---|---|
| Erregea | ||
| Dama | ||
| Gaztelua | ||
| Alfila | ||
| Zalduna | ||
| Peoia | ||
Erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erregea da xake jokoko piezarik garrantzitsuena, berau defendatzea datzalako jokoa. Erregea nahi duen lekurantz mugi daiteke (ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean), beti ere lauki bat eginez mugimendu bakoitzean.
Dama edo Anderea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erregina edo Dama da erregearen ostean piezarik garrantzitsuena, eta balio gehien daukana. Jokalari batzuek "Xake erreginari" edo Xake damari ere erabiltzen dute berau jateko arriskuan dagoenean.
Edozein mugimendu egin dezake ezker-eskuin, aurrera-atzera eta diagonalean nahi dituen koadro guztiak mugituz jokaldi bakoitzean.
Gaztelua edo Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazteluak ezker-eskuin eta aurrera-atzera bakarrik mugitu daitezke (ez-diagonalean) eta nahi haina lauki har ditzakete. Erregearekin batera enroke izeneko mugimendua egin dezake, non erregea dorrearen atzean babesten den mugimendu bakar batean.
Alfila edo Gudaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alfilek gazteluek egin ezin dezaketena egin dezakete, hau da, diagonalean mugitu. Horren truke ezin dira ezker-eskuin ez aurrera-atzera mugitu. Egoera honek alfil bat beti lauki zurietan egotea eta beste bat beti beltzetan egotea dakar.
Zalduna edo Zaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaldunaren mugimenduaren definizioa hauxe da: zalduna beregandik hurbilen dagoen laukira mugi daiteke, baldin eta lauki hori ez badago zaldunaren diagonal, errenkada edo zutabe berean. Hala ere, errazago ulertzen da L forma duen mugimendua egiten duela esaten bada. Hau da, bi lauki alde batera eta bat horrekiko elkarzut. Edozein norabidetan egin dezakete mugimendu hau eta beste piezekin konparatuta alde bat du: pieza baten gainetik salto egin dezake.
Peoia edo Oinezkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Peoiak banan banan mugitzen dira (lehenengo mugimenduan ezik, bina karratu egin ditzaketela). Euren zutabea uzteko modu bakarra beste pieza bat jatea da, diagonalean aurrerantz lauki bat mugituz egiten baitute.
Xake mate[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jokoaren helburua xake mate egitea da. Xake mate egitean aurkariaren erregea ihes egin ezin duen egoeran jartzen da eta behin egoera horretara iritsiz gero, jokoa amaitu egiten da. Ezagutzen den xake materik laburrena honako hau da: (Zoroaren matea)
Jokoaren faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Xakean hiru fase bereiztu ohi dira:
- Irekiera: lehen jokaldiak hartzen ditu barne; piezak hasierako laukietatik irteten dira.
- Joko ertaina: erdialdeko borroka bizia hartzen du barne; aurkariek peoi eta pieza asko dituzte oraindik.
- Amaiera: azken gudua hartzen du barne; peoi eta pieza gutxi gelditzen zaizkie aurkariei.
Fase bakoitzak estrategia eta trebetasun bereziak eskatzen dizkio jokalariari. Hori dela eta, gerta daiteke jokalari bat ondo moldatzea hasieran eta amaieran baina ez izatea oso iaioa joko ertainean. Hiru faseren arteko mugak ez dira zehatz-zehatzak.
Xake txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduan hainbat lehiaketa burutzen dira xake txapelduna nor den erabakitzeko. Lehiaketa ofizialaz aurretik, egondako txapeldun ezberdinak zerrendatzen dira. 1993tik hona bi modalitate daude. Lehenengoa lehiaketa klasikoaren parekoa da. Bigarrena, FIDE lehiaketa, azkarragoa da eta horregatik, hainbat jokalariren ustez, ez da kalitate maila berekoa.
2006ko irailaren 21etik urriaren 13ra jokatu zen Errusiako Elista hirian, Munduko Txapelketen bateratze txapelketa deitu zena. Veselin Topalov eta Vladimir Kramnik jokalarien arteko arazo eta salaketen ostean, Vladimir Kramnik errusiarra izan zen garaile azken desberdinketa partidan.
2007an Mexikon jokatuko da berriz ere Munduko Txapelketa, aurrerako Argentinako San Luis hirian jokatu zen sistema bera erabilita. Aurretik, eta berriz ere Elistan, Txapelketa horretara sailkatzeko hautagaien txapelketak deritzonak jokatuko dira. Bertako 4 garaileek, aurretik sailkatuta dauden beste 4en aurka jokatuko dute Mexikon.
Hau da Munduko Txapelketetako txapeldunen zerrenda:
-
Izena Urtea Herrialdea Adina gutxi gorabehera Francí de Castellví
Narcís Vinyoles
Bernat Fenollar
eta Francesc Vicent~1475
Aragoiko Koroa
~37
25Luis Ramirez de Lucena ~1490
Gaztelako Koroa~25 Pedro Damiano ~1520
Portugal~40 Ruy López de Segura 1559–1575
Gaztelako Koroa19–35 El Morro ~1560–1575
PortugalLeonardo da Cutri 1575
Napoliko Erresuma33 Paolo Boi 1575
Siziliako Erresuma47 Giulio Polerio ~1580
Napoliko Erresuma~32 Alessandro Salvio ~1600
Napoliko Erresuma~30 Gioachino Greco ~1620–1634
Napoliko Erresuma~20–34 Pietro Carrera ~1640
Siziliako Erresuma~67 Alexander Cunningham of Block ~1700
Eskoziako Erresuma~45 Legall de Kermeur ~1730–1745
Frantziako Erresuma~28–43 François-André Danican Philidor 1745–1795
Frantziako Erresuma19–69 Johann Baptist Allgaier ~1795–~1815
Austriar Inperioa~32–~52 Verdoni ~1795–~1804
Italia
FrantziaJacob Henry Sarrat ~1805–~1815
Erresuma Batua~33–~43 Alexandre Deschapelles 1815–1821
Frantzia35–41 Louis-Charles Mahé de La Bourdonnais 1821–1840
Frantzia26–45 Alexander McDonnell 1834
Irlanda36 Pierre Charles Fournier de Saint-Amant 1840–1843
Frantzia40–43 Howard Staunton 1843–1851
Erresuma Batua33–41 Adolf Anderssen 1851–1858
Prusiako Erresuma33–40 Paul Morphy 1858–1862 
21–25 Adolf Anderssen 1862–1866
Prusiako Erresuma44–48 Wilhelm Steinitz 1866–1878
Austria-Hungariako Inperioa, Bohemia30–42 Johannes Zukertort 1878–1886
Polonia
Alemaniar Inperioa36–44
Munduko xake jokalari onenak 1886–1993 artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| # | Izena | Urtea | Herrialdea | Adina |
|---|---|---|---|---|
| 1 | Wilhelm Steinitz | 1886–1894 | 50–58 | |
| 2 | Emanuel Lasker | 1894–1921 | 26–52 | |
| 3 | José Raúl Capablanca | 1921–1927 | 33–39 | |
| 4 | Alexander Alekhine | 1927–1935 1937–1946 |
35–43 45–54 |
|
| 5 | Max Euwe | 1935–1937 | 34–36 | |
| 6 | Mikhail Botvinnik | 1948–1957 1958–1960 1961–1963 |
37–46 47–49 50–52 |
|
| 7 | Vasili Smyslov | 1957–1958 | 36 | |
| 8 | Mikhail Tal | 1960–1961 | 24 | |
| 9 | Tigran Petrosian | 1963–1969 | 34–40 | |
| 10 | Boris Spaski | 1969–1972 | 32–35 | |
| 11 | Bobby Fischer | 1972–1975 | 29–32 | |
| 12 | Anatoli Karpov | 1975–1985 | 24–34 | |
| 13 | Gari Kasparov | 1985–1993 | 22–30 |
FIDEko munduko txapeldunak 1993–2006 artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Munduko txapeldun klasikoak 1993–2006 artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Eztabaidatuak ez dauden munduko txapeldunak 2006-gaur egun artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| # | Izena | Urtea | Herrialdea | Adina |
|---|---|---|---|---|
| 14 | Vladimir Kramnik | 2006–2007 | 31 | |
| 15 | Viswanathan Anand | 2007–2013 | 38 | |
| 16 | Magnus Carlsen | 2013–Egun | 22 |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xake |
- (Ingelesez) FIDE Nazioarteko Xake Federakuntza
- (Euskaraz) (Gaztelaniaz) Euskal Xake Federakuntza
- (Euskaraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Xake hiztegi lau eleduna.
- (Ingelesez) FICGS Doako posta-trukezko zerbitzaria.
- (Ingelesez) FICS Dohako zerbitzaria.
- (Alemanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Suedieraz) ICC Ordaindu beharreko internet kluba.
