Aztertu zure pluginak
Pluginei esker dabiltza bideoak, animazioak eta jokoak Firefoxen. Zain ezazu haien egoera eta manten itzazu egunean.
Ziurtatu Firefox berrabiarazteaz gomendatutako eguneratze guztiak egin ondoren.
Sarritan aztertu beharreko ohiko pluginak.
Plugin guztiak (0) arriskuan
| Plugina | Egoera | Ekintza |
|---|
| Plugina | Egoera |
|---|
| Plugina | Ekintza |
|---|
Pluginei buruzko ohiko galderak
Laguntza bila? Bisitatu Mozillaren laguntza-gunea.Zer da plugin bat?
- Pluginak software-zatiak dira, nabigatzailean bideo, animazio eta jokoak funtzionarazten dituztenak.
- Firefoxetik kanpo eraikitzen dituzte Adobe Systems eta Apple moduko enpresek.
Zergatik eguneratu beharko nituzke pluginak?
- Plugin zaharkituek malware, birus eta bestelako segurtasun-mehatxuek erasotzeko arriskua areagotzen dute. Zure nabigatze-esperientzian negatiboki eragin dezaketen etenak ere sor ditzakete.
- Egunean dauden pluginek nabigatzailea arin eta seguru mantentzen dute.
- Pluginak ez dira beti automatikoki eguneratzen, eta zure esku dago noizean behin hala egitea.
Nola lagun nazake Firefoxek?
Etorkizunean, Firefoxek eguneratuko ditu pluginak zure ordez. Ordura arte, orri hau aldiro begiratu beharko zenuke, eta pluginak eguneratu Firefox seguru mantentzeko.
Nola ikus dezaket zein plugin ditudan instalatuta Firefoxen?
Automatikoki detektatu ditugu goiko pluginok. Firefoxen instalatuta dituzun plugin guztiak ikusteko, jarraitu urrats hauek mahaigainerako nabigatzailean:
- Ireki .
- Hautatu Gehigarriak.
- Egin klik Pluginak fitxan.
Nola desgaitu dezaket plugin bat?
Mahaigainerako Firefoxen:
- Ireki .
- Hautatu Gehigarriak.
- Egin klik Pluginak fitxan.
- Egin klik desgaitu nahi duzun pluginaren alboko goitibeherako menuan.
- Hautatu "Ez aktibatu inoiz" dauden aukeretatik.
Kasu: plugin bat desgaitzeak zenbait gauza berriro egin ezin izatea dakar. Adibidez, Flash desgaitzen baduzu, ezingo duzu gehiago bideorik ikusi bideoak erreproduzitzeko zenbait webgunetan.