Androiderako Firefoxek soilik eskaintzen dizkizu hainbeste modu
mugikorreko nabigazio-esperientzia erabat zureganatzeko.
"Partekatze bizkorra" edozer partekatzeko erarik moldakorrena da; azkena erabilitako aplikazioak gogoratzen ditu, nahi duzun bezala elkarbanatzen lagunduz.
Ikusi nola funtzionatzen duen
Pertsonalizatu zure hasierako panelak nahi duzun edozein web edukirekin eta izan eskura jario gogokoenak instantean — hala nola, Instagram eta Pocket Hits.
Ikusi nola funtzionatzen duen
Bistaratu hasierako panelak nahi duzun ordenean; gehi, ezkuta edo ezaba itzazu nahierara, zure gogokoenak beti eskura izateko.
Ikasi gehiago
Gehitu edozein bilaketa-motor eta jar ezazu lehenetsi gisa. Edo alda ezazu nahi duzunean, zure bilaketa- eta pribatutasun-beharrekin bat datorrena aukeratuz.
Ikusi nola funtzionatzen duen
Erabili irakurtzeko ikuspegia eta irakurketa-zerrenda, eta gozatu irakurketa-esperientzia atseginagoaz. Izan eskura gordetako artikuluak, baita linean ez zaudenean ere.
Ikasi gehiago irakurketa-zerrendari buruz
Aldatu nabigatzailearen hizkuntza era bizkor eta errazean, zure gailu osoaren ezarpenak aldatu edo nabigatzailea berrabiarazi beharrik gabe.
Ikasi gehiago
Bidali bideoak eta web edukiak zure smartphone-etik edo tabletatik transmisio-gaitasunak dituen edozein telebistara.
Ikasi gehiago
Zure informazio pertsonalaren jabea zeu zarela sinesten dugu. Androiderako Firefox hori horrela izan dadin ziurtatzeko eginbidez betea dator.
Nabigatu historia, bilaketak eta cookieak gorde gabe, eta blokeatu ezkutuko hirugarrenak Webean zehar jarrai ez zaitzaten.
Ikasi gehiago nabigatze pribatuari buruzGarbitu nabigatze-historia, pasahitzak eta gehiago ukitu bakarrarekin. Aukeratu zein datu pribatu ezabatu nahi dituzun, nahi duzun aldiro.
Ikasi historia garbitzenPartekatu nabigatzailea lagun eta senideekin batak bestearen jarduera ikusteaz kezkatu beharrik gabe.
Ikasi nola partekatu nabigatzaileaEraman aldean zure pasahitzak, laster-markak, irekitako fitxak eta gehiago, edonora zoazela ere. Erabili Sync smartphone-ean edo tabletan eta izan eskura mahaiganekotik behar duzun dena — eta alderantziz — URLak buruz oroitu beharrik gabe.
Ikasi gehiago Sync-i buruz