ALBISTEAK
Sareko neutraltasunak labankada bat jaso du
Blog bidalketa honi ezin zaio beste izenburu bat jarri. Abenduaren 14an AEBetako FCC (Federal Communications Commission) erakundeak, sarearen neutraltasunaren kontra bozkatu zuen. Ez hori bakarrik, etorkizunean etor daitezkeen beste gobernu administrazio batzuen eztabaidak edo bozketak sailkatzeko asmoz, gai honen inguruko kontrol legegilea kendu zion bere buruari. Gai potoloa da, beraz,
Segurtasunez online erosteko gakoak
Interneten bitartez erosteak baditu abantaila ezberdinak, esate baterako, batzuetan outlet edo produktu bereziak erosteko aukerak eskaintzen ditu. Pagotxak, edo maukak aurkitzeko ere balio du Interneten bitartez erosteak. Bitartekariak erditik kentzeko ere balio du, prezioak ere gehiago doitu daitezke eta hortaz merkeago erosi. Hala ere, kontutan izan behar ditugu zenbait arrisku
Remarketina, bezero izatear daudenengana heltzeko giltza
Remarketina, labur esanda, online marketineko tresna bat da, zeinak aurretiaz gure web-orria bisitatu duten pertsonei beste gune batzuetan iragarkiak erakustea ahalbidetzen duen. Retargetina antzeko kontzeptua da. Kasu honetan, aldiz, estrategia oraindik eta zehatzagoa da. Gure web-orrian portaera jakin bat izan duten pertsonei beste gune batzuetan iragarkiak erakusteko teknika da. Demagun
Social Media Plan baten faseak
Urtea amaitzeko egun gutxi geratzen dira. Oraindik ere gutxiago eguberrietako opariak jasotzeko. Nik ez dut gutxiago izan nahi eta opari bat egin nahi dizuet SAREANeko irakurleei. Social Media plan batek izan behar dituen pasuak elkarbanatu nahi baititut zuekin. Zuen sare sozialetan ere urte zoragarri bat izan dezazuen. Lehen fasea: Zure
Nork zaintzen dizkigu zaindariak?
Barkatuko didazue aipu zehatzagoa ez egitea, baina aurrekoan irakurri nuen —edo entzun, auskalo!— populazio talde handiak zaintzapean mantentzeko erarik eraginkorrena dela jendeak sekula ez jakitea ziur zaindariak noiz dituen begira eta noiz ez. Horrela, etengabeko errezeloa sortzen da behatutakoen artean, eta norbera zein ingurukoak kontrolatzeko joera gero eta handiagoa. Eta
Fintech uhin berria
Urte eta erdi igaro da banku zerbitzu digitalen etorkizunaz Laboral Kutxak idatzitako sarrera berton agertu zenetik. Sarrera horrek klabe garrantzitsuak eskaintzen zituen: Omnikanalitatea, Big Data, mugikortasuna eta ordaintzeko erraztazunak, Fintech…. Dagoeneko martxan dagoen eraldaketa digitala da, gure bizitzan aldaketa ugariak eragiten dituena, eta aldaketak hasi baino ez dira egin. Fintech
Emakumeak, zientzia eta teknologia
Orain dela hilabete eskas, industria eta enpresen artean egiten diren konferentzia hauetako batean, ezagutzen ez nuen emakume irribarretsu bat topatu nuen hizketan. Pertsonek eta beraien arteko harremanek zuten garrantziaz (eta beste hainbat gauzez) hizketan. Konfidantza eman zidan. Kafearen orduan gerturatu eta naturalki konexio bat sortu zen. Beste hainbat uhinen modura
Mugikorrek eta ordenagailuek elkar ulertzen dute?
Mila bider gertatu zait, eta ziur nago ez zaidala niri bakarrik pasa. Mugikorretik argazkiak ordenagailura pasa nahi… eta ezin. Bi gailuak konektatu eta ongi ulertu ez. Bata sagarra dela, bestea leihotxoa…. eta ez dutela batak beste ikusten. Kablea ere ez dugu beti eskura izaten. Laneko ordenagailura gure mugikorra konektatzeak erreparoa
Quebeceko eredu digitala
Quebec dugu entzungai azken aldian, hainbat politikariren ustez euskaldunok jarraitu beharreko eredua bertakoa omen delako Kataluniakoa izan beharrean. Egia esan, guk .EUS domeinua sortzeko garaian eredu katalanari begiratu genion, haiek izan baitziren lehen aldiz 2006. urtean komunitate baten Interneteko domeinua garatu zutenak, .CAT domeinua hain zuzen ere. Haien ereduari jarraituz
Informazioaren segurtasunaren nazioarteko eguna
Azaroaren 30an, Informazioaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1988. urtetik ospatu izan da, beraz badira ia 30 urte ospatzen dela egun hau. Hasierako urte horiek oso desberdin imajinatzen ditut nik, gaurko egunetara. Kontzientzia pixka bat hartzeko, gaurkoan mugikorrean eta baita eramangarri, edo mahaigainekoan edo baita tabletan ere, zuen informazioa babesteko aholku
Arrazoi (onak eta txarrak) ikasle guztiei informatika irakasteko
Informatika zientzia gisa irakasteko ahots asko altxatzen ari dira azken aldian eta nire ekarpenak jarraitu badituzue, badakizue nirea dela ahots horietako bat. Noski, zerbaiten alde egiten dugunean argudioak behar izaten ditugu eta batzuetan erabiltzen ditugun argudioak ez dira behar bezain sendoak. Duela gutxi aurkitu dut “New directions for computing education”
Baietz gustatu liburu hau! Gomendio sistemak
Irakurri dugu liburua, bukatu da. Hurrengoan zein irakurri pentsatzen ari gara, ezer okurritu ez, baina. Normalean gure lagun minak, gure antzeko gustuak dituenak, gomendatu izan dizkigu liburuak, baina oporretan da, eta bitartean ezin erabaki zer irakurri. Bagoaz liburu-denda edo liburutegira, eta han gabiltza apaletan kuxkuxeatzen, aurrera eta atzera. Gaur ez
#Non da nire Wifia? WTF
Egun gogorra igaro eta gero, etxera heldu, zerbait jan, eta lasaitzeko ordua heltzen da; Lagunen txat batzuk erantzun, azken uneko gertaeren berri jaso sare sozialen bitartez, zain daukazun online-erosketa behingoz egin, edota, zergatik ez, streaming bitartez ikusten ari zaren telesailaren kapitulu pare bat ikusi. Zer egin erabakitzen duzun bitartean, tableta
Edukien marketina eta sare sozialen marketina, eskutik helduta halabeharrez
Marketinaren alorrean azken urtetan aplikatzen ari den teknikarik erabilienen artean edukien marketina bat da. Edukia erregea dela esan da behin eta berriro. Eta edukien marketinarekin batera sare sozialen marketinaz mintzatzen gara baita ere. Baina, zein da bien arteko aldea? Osagarriak dira? Edo estrategia ezberdinak? Edukien marketinaz ari garenean gure audientzia
Sareko erraldoien negozioa
Facebook Facebookek 486.916 eurotako galerak aitortu ditu Espainian 2016. urtean. 2015.ean ere galerak izan omen zituen, 324.184 €takoak. Nork sinetsi? Publizitatez lortzen dituen diru sarrerak Irlandan deklaratzen ditu. Horrela, ingeniaritza finantziarioa erabiliz lortzen du Espainian eta beste hainbat herrialdeetan diru galerak aitortzea eta elkarteen gaineko zergarik ez ordaintzea. 2017ko lehengo
Mugikor bera lanerako eta asialdirako?
Lehenik eta behin, badakit normalean nire artikuluen influentzia-esparrua domeinuen mundua izaten dela, baina gaurkoan Unai Bilbao-rekin esparrua elkarbanatu, eta mugikorrei buruz hitz egingo dut, 😉 Kontua da aste honetan arazo txiki bat izan dugula gure Android mugikorretan. Lanean G Suite (Google Apps bezala ezagutzen zena) erabiltzen dugu eta laneko kontua
Gelditu sarraski hau!!!
Duela urte pare bat idatzi nuen nire blogean sakelakoaren hedatze geografiko eta funtzionalak sarraski handi bat ekarri duen kontsumo elektronikaren mundura. Segapotoak nonahi daude gaur egun eta, gainera, egin ere, zernahi egin dezakete. Pentsatzekoa zen big-bang moduko hori baretu egingo zela denborarekin, baina baita zera ere! Hardware eta software aurrerapenei
Tolestu zure mugikorra mesedez
Mugikorren eboluzioa hasieratik begiratzen badugu, ezaugarri teknikoek aurrerapen handiak izan dituztela ikusi dezakegu. Orain dela 10 urteko mugikorren ezaugarri teknikoek ez dute oraingoekin zerikusirik, garai haietako edozein ordenagailu baina adimentsuagoak dira gaur egun. Hala ere, mugikorren tamainaren eboluzioa ez da lineala izan eta horregatik horren inguruko hausnarketa egitea interesgarria iruditzen

