Sinkronizatu zure gailuak
Izan eskura pasahitzak, laster-markak eta gehiago edonondik. Gainera, erabili Bidali fitxa eginbidea irekitako fitxak mahaigain, mugikor eta tabletan zehar partekatzeko.
Deskargatu Firefox — Euskara
Baliteke zure sistemak Firefoxen eskakizunak ez betetzea, baina honako bertsiootako bat proba dezakezu:
Deskargatu Firefox — Euskara
Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.
Zure sistemak ez ditu Firefox exekutatzeko eskakizunak betetzen.
Jarraitu argibideok Firefox instalatzeko.
“Bizkorragoa eta are minimalistagoa, Firefox Quantumen alboan Chromek zaharra dirudi.” — (Digital Trends)
Nabigatzaile-motor boteretsu txundigarria? Eginda. Orriak kargatzeko gutxiago itxaron beharra? Hau ere eginda. Eskuratu inoizko Firefoxik onena.
Memoriaren erabilera txikiagoak esan nahi du ordenagailuak espazio gehiago daukala leunki funtzionatzeko. Beste programek eskertuko dizute.
10 edo 1000 fitxa ireki dituzula ere, hauen artean mugitzea inoiz baino bizkorragoa da ondo erantzuten duen Firefoxen motor berriarekin.
Inportatu instantean lineako datuak eta gogokoak edozein nabigatzailetatik.
Nabigazio pribatu boteretsuena, jarraipenaren aurkako babesarekin.
Firefoxek lineako tracker-ak blokeatzen ditu nabigatzen zabiltzanean, eta ez du historia oroituko amaitzean.
Zenbait iragarkik ezkutuko tracker-ak dituzte, eta hauek linean jarraitzen zaituzte. Lotsagabeak. Badakigu. Horregatik geldiarazten ditugu gure tresna boteretsuarekin.
Zenbait iragarki eta script blokeatuz, orriak %44 bizkorrago kargatzen dira. Bi aldiz irabazten dugu.
Pantaila-argazkiak konplikaziorik gabe. Atera eta parteka itzazu zuzenean Firefoxetik. Ordenagailuan fitxategi-izen misteriotsuen bila gehiago aritu beharrik ez.
Tresna-barran integratuta, orriak geroko gordetzeko eginbidea. Ikusi gordetako artikuluak, bideoak eta orriak edozein gailutatik.
Hurrengo belaunaldiko jokoentzako diseinatua, Firefoxek WASM eta WebVR sostengua dakar integratuta. Instalazio gehigarririk gabe!
Aurreztu denbora! Aurkitu gogoko eduki guztia leku bakarrean: Pocket-en gordetakoak, laster-markak, nabigatze-historia, pantaila-argazkiak eta deskargak.
Pertsonalizatu Firefox milaka hedapenekin, adibidez LastPass, uBlock Origin, Evernote eta abar.
Makillatu Firefox zure aldartearekin bat etor dadin! Aukeratu itxura berri bat gaien kategoriak arakatuz edo sortu zeurea.
Izan eskura pasahitzak, laster-markak eta gehiago edonondik. Gainera, erabili Bidali fitxa eginbidea irekitako fitxak mahaigain, mugikor eta tabletan zehar partekatzeko.
Firefox Mozillak egiten du, Internet osasuntsuaren alde borroka egiten duen irabazi-asmorik gabekoak. Mozillak beste zenbait alor ere lantzen ditu (hala nola pribatutasuna, informazio okerra eta trolling-a) Internet osasuntsua lortzeko diseinatutako ikerketak diruz lagunduz, kanpainak burutuz eta teknologia berriak garatuz.
Ezagutu Firefox Quantum.
Benetan bizkorra.